Gizon batek, pasa den domekan George Tiller medikua erahil zuen, mezetara zihoala. Tiller-ek abortuak praktikatzen zituen bere klinikan, eta horretarako eskubidea defendatzen zuen.
Abortuaren kontra dagoen gizon batek, hori hilketa dela leporatuz, beste gizon bat hiltzen du, hain zuzen ere, abortuak praktikatzen dituelako. Ez dut ezer ulertzen.
Irakurri berrian ekainaren 2an argitaratutako laburra.
2009/06/05
2009/04/30
Brailezko hormak
Atentzioa deitzen didate hormetan dauden brailez idatzitako informazio kartelek. Gaur konturatu naiz, interesatuek informazioa lortzeko baino, geu itsuetaz arduratzen garela ohartarazteko eginak daudela. Berdintasunerako tresna dira, bai, baina gure artean soilik eta ez dut uste batere eraginkorrak direnik. Gu geu autosinestarazteko baino ez da jartzen, Eusko Jaurlaritzako ikur mandoa alboan daroan kartela. Izan ere, nolatan aurkituko du bada itsu batek, horma luzean galdutako afixa hutsala?
2009/04/18
AUZOLANDEGIAK - CAMPOS DE TRABAJO 2009
http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-3412/eu/contenidos/informacion/campos_trabajo_inscripcion/eu_7494/campos_trabajo_inscripcion.html
tags:
besteak
2009/04/15
2009/04/10
Banner (marketingaren oinarriak)
Bannerra, Interneten erabiltzen den formatu publizitarioa da. Webgune baten barruan publizitate pieza bat txertatzean datza eta bere helburua, webgune horretako erabiltzaileen atentzioa deitu eta klik egitera bultzatzea da. Halere, atzemangarriak izateaz gain, mezua ahalik eta hoberen adierazita eraman behar dute, iragarritako produktu edo zerbitzuaren inguruko informazio ahalik eta argiena emateko.
Edozein motatako webguneak dira bannerentzako aproposak, baina logikoki, iragarleak interes handiagoa izango du banner hori hartzaile asko dituen webgune batean atxikitzeko.
Erabiltzailea, webgune zehatz batera sartzen denean, banner batzuen agerrera aurreikusita dago, eta beraz, pantailan agertuko dira. Hau “agerrera” bezala ezagutzen da (gaztelerazko “impresión”). Ohiko formatuetan, erabiltzaileak banner baten klik egiten duenean, iragarleak zehaztutako beste webgune batetara berbideratzen da. Hau Click through bezala ezagutzen da. Click through hau, agerrerekin erlazioan jartzean, CTRa (Click through ratio) lortzen da; hau da, bannerrean klik egin dutenen zenbatekoa, agertutako aldiekin parekatuz. CTRa, online egindako kanpaña publizitarioen eraginkortasuna neurtzeko erabiltzen da. Eta normaltzat, %0,1 eta %1 artean dagoenean jotzen da.
Banneren formatu klasikoa, horizontala da. Dena den, webgune bakoitzaren euskarrien araberakoa ere izaten da.
Egun, banner terminoa online erabiltzen diren formatu guztiak definitzeko erabiltzen bada ere beste izen batzurekin ere ezagutzen dira: Robapaginas, formatua laukia denean. Rascacielos o skyscrapper, formatua bertikala denean. Boton, formatua txikia denean. Layer, publizitatea webguneko edukien gainean agertzen denean. Eta interstitial, tamaina handiko formatuetan erabiltzen dena, webgune bat kargatu aurretik agertzen direnak adibidez.

publizitatea,
sarea
2009/04/09
2009/03/15
Vid to mp3
Hamen isten dotzuet, kantuak baino, interneteko bideoen audioak jaistea ahalbidetzen daben webgune oso erabilgarri bat. Ondo erabili ;)
2009/03/11
Keith Haring, retrospective

Ezkerretik eskuinera: 1. Keith Haring; 2. "A pile of crowns for Jean-Michel Basquiat", 1988; 3. Untitled, 1986; 4. "69", 1986; 5. "Portrait of Macho Camacho", 1985; 6. Untitled 1987;
tags:
artea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)